XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Ez; zergatic Erregue baten gobiernua izan diteque liberala, eta errepublica batena catolicoa; onetaraco icusi bear da zimendutzat daucaten dotriña.

G. ¿Zein dira liberalen dotriñaren zimenduac? E. Esan det len, 1789-garren urtecoac dirala; eta deitzen diete erriaren nagusitasuna, libertadea religio guzientzat, imprentarentzat, escolentzat, oiturentzat, eta orrelaco beste zeimbait gauza.

G. ¿Zer dira oien ondorenac? E. Jainco gabeco escolac, periodico charrac, ezcontza-zibillac, catolicoen errietan erejien Elizac, Elizaren pribilegioac quentzea, neurri gabeco usura, jaiegunac ez gordetzea, falta onen castiguren beldurric gabe, eta beste onelaco gauzac.

G. ¿Zer esaten du Elizac gauza oezaz? E. Oso caltegarriac eta Cristoren religioaren contracoac dirala.

G. ¿Eta zer gueiago? E. Eziñ beñere ontzat artu ditezquela, eta gaitz andiagoren bat gabe eragotzi eziñ ditezquenean, eguiñ bear dan gauza bacarra dala, sufritzea.